We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Atzo kaletik ibiltzen mutiko bat topatu nuen negarrez eserita, momentu horretan nik ez nion kasurik egin ez bainuen ezagutzen. Handik ordu gutxitara zubi azpian topatu genuen parrandan genbiltzala; gutariko inork ez zuen horrelako eszena bortitzik aurkitzea espero. Mutikoa panpin apurtu bat zirudien gorputz adar bakoitzaren angelu ezberdinekin ta odol putzuak dena ahaztezin bihurtu zuen. Bi egun beranduago ukabilkada baten antzera etorri zitzaidan burura, mutikoa bapatean korrika hasten zen irteera bilatzen.
2.
Umeak poltsikotik beste opil bat atera eta bilgarria kentzen hasten zaio udako egun bero batean Entretenituta ikusten zaio mokadu bakoitza konturatu gabe irensten, berdin du guztiz amaitzea, azken finean, beti har dezake beste bat.
3.
Altxa! Gora! Esnatu! Jantzi 'ta lanera Hobe isildu hemen jarraitu nahi baduzu Ez ahaztu ilegal jarraitzen duzula Nork esango zidan niri hemen ere bakarrik egongo nintzela Altxa! Gora! Esnatu! Jantzi 'ta lanera Tori paga, okerrago izan zitekeen Oroitu paperik gabe zabiltzala Nork esango zidan gaitz baten moduan bihurtuko nintzela iristean Abismoa eta heriotza urrun uzterakoan egun ere lurrean etzan beharko nintzela Nekatuta nago inor ez izateaz nekatuta nago soka gainean ibiltzean dardara bakoitzari egokitzeaz, begiratzean ez dagoela ohartzeaz Nork esango zidan niri hemen ere bakarrik egongo nintzela Abismoa eta heriotza urrun uzterakoan egun ere lurrean etzan beharko nintzela 'Ta ikara aurpegia zeukan paperek sua hartzean. 'Ta ikara aurpegia zeukan txabola gainean jaustean.
4.
Jolas berri bat asmatu dut bostetik batek irabazten du Zoria baldin badu lagun hemendik ihes egingo du Jolas berri bat asmatu dut bostetik batek galduko du Zoria baldin badu lagun hemendik ihes egingo du Gero bai gero aukeratu zori hori den txar edo on Gero bai gero aukeratu zori hori den txar edo on NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIZUN!! NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIDAN!! NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIZUN!! NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIDAN!! Batzutan maitatzeko gaitasuna galdu dudala uste dut hurrengo tragoa hartu bitartean NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIZUN!! NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIDAN!! NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIZUN!! NIRI BOST ZER GERTATZEN ZAIDAN!! Batzutan maitatzeko gaitasuna galdu dudala uste dut hurrengo tragoa hartu bitartean hemen ez nagoela sentitu bitartean
5.
Komeriak 04:44
Esnatu, segapotoa piztu deirik ez, lanik ez oraingoz Hobe dut gaurkoan lana aurkitu eztanda egin nahi nik ez badut Ta gero harritzen dira gure gixakoak mozkortzean nola ez mozkortu baina alokairua ordaintzeko badago? Ta gero harritzen dira gure depresio tasengatik nola ez deprimitu guretzat ez baldin bada denborik? Alokairua ordaindu behar hemendik hara lan batetik bestera horrekin familia ta bida soziala erritmo frenetik Ezin frenatu tinko WORKING FOR THE RAT RACE!! WORKING FOR THE RAT RACE!! WORKING FOR THE RAT RACE!! WORKING FOR THE RAT RACEEEE!! (Alokairua ordaindu behar hemendik hara lan batetik bestera) horrekin familia ta bida soziala erritmo frenetik Ezin frenatu tinko
6.
Gacelas 04:36
7.
Amapolak 03:44
Zelaiak gorriz tindatuta leporaino amapolez beteak haurrak bertan jolasean a ze bista zoragarria Kaleak jendez gainezka itxaropenen elkarrizketa ilusio etorkizunari begira ta idealak plazan beti bezala PUTREAK DABILTZA ZERUTIK ZELATAN! Kaleak gorriz janzten dira itxaropenak isildu dira ilusio bapatean itzali da ta ideal harren menpe gelditu da PUTREAK DABILTZA ZERUTIK ZELATAN! Amapolak urratzean lurrak odol bihurtzean amapolak urratzean lurrak odol bihurtzean
8.
Lehenengo aldian arbelara hurbiltzeko agintzean argi neukan berdin ez nintzela izanen Bere begiek dirdira berezi bat islatzen zuten jostailu berria nintzela zirudien Hemendik arbelara dagoen Pauso kopurua handitu dute nire lagunen erruki begiradek ZERGATIK DAUDE GUZTIAK HORREN ISILIK ZURRUN, MUGITU EZINIK? Bere hatzen pauso bakoitzak bularra uzkurtu, erraiak nahastu, lepoa estutzen zuten ta oraindik Bizkarrean har bat dabil bere aurpegiera oroitzean deabruaren moduko irrifar horrek parasitoa elikatzen dute barne muineko milimetro bakoitza irentsiz TA ORAINDIK AMETSETAN ERE AGERTZEN ZAIT PUTAKUMEA TA ORAINDIK AMETSETAN ERE AGERTZEN ZAIT PUTAKUMEA
9.
Sirionak 08:07
Irratia pizterakoan nik ezin izan nion irribarreari eutsi nitaz oroitu egin baiziren TA GUZTIEK ZORIONAK ABESTEN ZUTEN AHOTSGORAN Kate guztietan ez zen beste berririk nire urtebetzea baino Bakoitza argizari bat ipintzen imajinatu nuen nire buru barnean TA GUZTIEK ZORIONAK ABESTEN ZUTEN AHOTSGO- TA GUZTIEK ZORIONAK ABESTEN ZUTEN AHOTSGORAN

credits

released September 2, 2023

BATERIA - Oihan Elipe
BAXUA - Berto Esteban
GITARRA - Mikel Braco
AHOTSAK - Mikel Braco, Oihan Elipe, Berto Esteban, Mikel Lopez
HITZAK - Mikel Braco, Oihan Elipe

MUSIKA, PRODUKZIOA - Algoritmötik At
GRABAZIOA, NAHASKETA - Mikel Braco
MASTERRA - Bandlab Mastering

Zizurreko Rock Etxean grabatua 2022ko apirilean, Bracoren etxean nahastua

ARGAZKIAK - Mikel Braco

license

tags

about

Algoritmötik At Zizur Mayor, Spain

Kontaktua/Booking:
algoritmotikat@gmail.com

676 25 73 68(Mikel)

contact / help

Contact Algoritmötik At

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Algoritmötik At, you may also like: